top of page

Idazketa Zerbitzuak

 

 

Itzuli, editatu eta zuzentzeaz gain, beste zerbitzu hauek eskaintzen ditut idazketari lotuak.

 

 

IDAZTEKO TAILERAK

Taldeentzako tailerrak eskaintzen ditut hainbat arlotan, ingelesez egoki eta ondo idazteko praktikan. Langai batzuen adibideak dira hauek:

- Ongi Berrikusteko Gida

- Interneteko Baliabideak Praktikan Nola Erabili

- Espainiarrek Zer Egin et Zer Ez Egin Ingelesez Idaztean

- Seinaleztapen Eraginkorra edo Garaiz Iragartzea

- Idazketa Praktikorako Gida

 

Bezeroarentzat neurrira diseinatutako tailerra ere antolatu dezaket, zure enpresaren behar zehatzetara begira.

 

 

 

IDAZMENAREN EBALUAZIOA

Hobeto ulertu nahi badituzu ingelesez idatzi dituzun testuen ahulguneak eta indarguneak, ebaluazio zerbitzua eskaintzen dizut. Bidali niri zure orain gutxiko idazkien zati batzuk, zure ohiko idazkeraren erakusgarri, jakina, profesionalek zuzendu edo editatu gabeak; eta nik aztertu egingo ditut eta txosten bat bidaliko dizut feedback zehatzarekin eta zuretzako gomendio eta baliabideekin, ingelesez duzun idazmena sendotu dezazun.

 

 

 

IDAZTEKO TREBAKUNTA

Zuretzat berariaz antolaturiko trebatze programa labur batez lagunduko dizut ingelesez idazten. Kontuan izango ditut zure hartzaileak, beharrak, mementoko ahulguneak eta indarguneak. Saioak aurrez aurrekoak zein taldekoak izan daitezke.

 

 

 

EDUKIAK SORTZEA

Badut zuri laguntzea ingelesezko materiala sortzen; adibidez, zure biografia aurkezteko profesionalen biltzar batean edo elkarte baten web atarian jartzeko, gidoia prestatzeko power point baten aurkezpenaren osagarri, argitaratzaileentzako eskutitza bidaltzeko, etc.

 

 

 

AHOZKO AURKEZPENAK

Komunikazio aholkulari den Madeleine Cannon-ekin ere egiten dut tandem lana, zuri laguntzeko egoki prestatzen eta ahoskatzen ingelesezko ahozko aurkezpenak biltzarretan, negozio bileretan, doktoretza defentsetan eta abarretan. Nire egitekoa da zuri laguntzea  zure gidoiaren eta material bisual zein idatzi lagungarriaren ahozko aurkezpena biribiltzen. Mintzamenean trebatzeak behar dituzun baliabideak eskainiko dizkizu zure ideiak ingelesez argi eta konfiantza osoz eman ditzazun.

 

 

Informazio gehiago eskuratzeko edo nire lanaren gaineko erreferentziak ikusteko, mesedez, jo harremanetarako orrira.

 

 

 

 

 

bottom of page